Ikastetxean Matematika eta Fisika irakasten 40 urte eman ondoren, gure lankide eta lagunak alde batera uzten ditu testuliburuak, koadernoak eta bere betiko tableta.
Adinagatik erretiroa hartzea tokatzen zaion arren, izpirituz eta indarrez askoz gehiago jarrai dezake.
Azkorrin urte hauetan guztietan, Iñakik guztion errespetua irabazi du, ikasle, familia eta lankideena, hezkuntzarekin erakutsi duen inplikazioagatik. Heziketa onarekin. Eta tutore, koordinatzaile edo ikasketa-buru gisa jardutea egokitu zaio. Une bakoitzean bere beharra izan dugunaz. Une zailetan ikastetxeari aurrera ateratzen laguntzeko bultzatuz eta beti hezitzaile lanbide zoragarri honetaz gozatuz.
Izenburuan atsedena hartzen duela adierazten dugu, jakin badakigulako ez dela erabat joaten. Azkorriko ateak beti zabalik izango ditu, eta batek daki… agian laster itzuliko da Zientzia-proiekturen batean edo ikasketa-bidaiaren batean laguntzeko.
Edonola ere, bere profesionaltasun handiagatik, une oro duen irribarreagatik eta guztiontzako eredu izateagatik, jaso dezala Azkorri komunitate osoaren esker ona.