Urtarrilaren 18an Institut Français eta Cambridgeko hizkuntza-tituluak banatu zitzaizkien ikasleei.
Aurten ere, Ikastetxeko ikasle askok lortu dute beren atzerriko hizkuntza-mailaren egiaztapen ofiziala. Ingelesez 10ek ADVANCE titulua lortu dute eta 18k FIRST titulua. Eta Frantsesez, 22k DELF lortu dute A2, B1 eta B2 mailetan.
Gozamena da gure ikasleek hizkuntza-maila horiek lortzen dituztela ikustea eta, batik bat, beren zoriontasun-aurpegia hori egiaztatzen duen titulua jasotzean.
Mila esker IGEari koordinazio-lanetan emandako laguntzagatik, eta batez ere:
¡Enhorabuena a tod@s! Zorionak guztiei! Congratulations to all of you! Félicitations !! Bon travail !!






