Etapa kurtsoko oinarrizko hezkuntza osatzen duen derrigorrezko etapa da, 12 eta 16 urte bitartekoei zuzenduta. Alderdi bikoitz bati erantzuten saiatzen da, bai berezko esanahiarekin bai prestatzailea izanik, derrigorrezko prestakuntza bukatu ondorengo oinarriak ezarriz.
Ezaugarriak:
● Ingurune hurbila eta familiarra
● Tutoretza pertsonalizatuak eta taldekoak.
● Orientazio akademikoa.
● Arreta berezia ikasteko zailtasunak dituzten kasuetan.
● Irakaskuntza hirueleduna (ingelesez ematen diren irakasgaiak).
● Ikasle guztiek frantseseko irakasgaia egiten dute.
● 4. DBHn gure ikasle guztiek Ekonomia eta Fisika eta Kimika ikasten dute. Horrez gain, Kultura Klasikoaren, Biologiaren eta Hezkuntza Plastikoaren arteko hautazko bat aukeratzen dute.
● Hezkuntza balioetan, eta horien artean azpimarratzen ditugu:
Hezkuntza afektibo eta sexuala
Drogen prebentziorako hezkuntza
Aniztasunaren aurrean berdintasunerako eta integraziorako hezkuntza
Giza eskubideen hezkuntza
Bakerako hezkuntza
Ingurumen hezkuntza
Osasunerako hezkuntza
Kontsumorako hezkuntza
● Arlo guztiak konpetentzien bidez lantzen ditugu:
Gaitasun komunikatiboa, linguistikoa eta literarioa.
Ikasten eta pentsatzen ikasteko gaitasuna.
Izaten ikasteko konpetentzia.
Ekimenerako eta espiritu ekintzailerako gaitasuna.
Elkarbizitzarako gaitasuna.
Diziplina-gaitasunak (Ikasgaiaren edukiak).
© Azkorri Ikastetxea