Azkorri Ikastetxea hizlaritza proiektuaren parte da

2024-2025 ikasturtean zehar, Ikasgiltza sareko ikastetxeak ahozko hitzaren garrantzia indarrean
jartzea helburu duen proiektu batean murgilduta daude, ikasleei jendaurrean hitz egiteko
trebetasuna hobetzen laguntzeko.
Ágora egun bateko ekitaldi bat ere izango da, non ikasle batek bere ikastetxea ordezkatuko duen,
jendaurrean hitzaldi bat aurkeztuz oratoria lehiaketa batean.
Lehiaketa horretatik haratago, Ágorak, proiektu gisa, jendaurrean hobeto hitz egiteko teknikak eta
baliabideak ikasleengana iristea bilatzen du, eta ekitaldiaren aurreko prestaketa-hilabeteek hori
gertatzeko balioko dute. Ikastetxeetako irakasleek materiala eta aholkularitza izango dute ikasleei
hitzaldi bat prestatzeko eta ideiak beste pertsona batzuen aurrean azaltzeko prozesu zirraragarrian
laguntzeko.
Material, ezagutza eta aholkularitza hori, bai eta amaierako ekitaldi handiaren antolaketa ere, Logos
erakundeak gauzatuko du, ikastetxeetan oratoriaren artea sustatzen lan egiten duen erakundea da
hau.
Ágora ekitaldi presentzialaren lehen edizioa Artxandako Trueba ikastetxean egingo da, Bilbon,
maiatzaren 31n.

Noticias relacionadas

Gau Beltza hurbiltzen ari da..

Ikasturte honetan, elkar topatzeko, partekatzeko eta komunitate gisa elkarrekin gozatzeko espazioak berreskuratu nahi ditugu, eta laster izango dugu lehen aukera.

Leer más

Inoiz baino internazionalagoak 🌍

Ikasturte honetan gure komunitatea inoiz baino internazionalagoa da. Beste herrialde batzuetatik etorritako ikasleria kopuru errekorra du Azkorrik, Ameriketako Estatu Batuetatik, Errusiatik, Ingalaterratik, Italiatik eta Mexikotik

Leer más
¡Suscríbete y conócenos!
– Matrículas –
El periodo oficial de matrículas lo marca Gobierno Vasco, la matriculación de infantil, primaria y secundaria suele ser en enero. Y la de Bachillerato a partir del mes de abril.
 
– Ven a conocernos –
En el colegio Azkorri recibimos a lo largo de todo el curso, individualmente y sin compromiso, a las familias que tienen interés en conocer nuestro centro. Las visitas tienen una duración aproximada de una hora.Podéis concertar una cita rellenando el siguiente formulario o llamando al teléfono 944911829.