Azkorriko 3. DBHko ikasle batzuk ikasle-trukea egin dute Libourneko Marguerite Duras Collegeko ikasleekin.
Urriaren 6an, Amaia Agirre Getxoko alkateak Libourneko (Frantzia) “Collége Marguerite Duras”-eko ikasle talde bat jaso zuen Udaletxeko Pleno Aretoan, Azkorri Eskolarekin ikasle-trukea egiten ari zirenak.
Hirugarren urtea da elkartruke hau egiten dugula, eta bertan 14 eta 15 urteko 28 neska-mutilek parte hartu dute ekitaldian, Azkorriko lankideekin eta irakasleekin batera.
Urriaren 10ean amaitu zen Euskal Herrira egindako bisita eta irteera ezberdinetan Guggenheim museoa, Bizkaia zubia eta Gorlizko itsasargia bisitatu dituzte, Bizkaiko beste baliabide turistiko batzuen artean.
Modu honetan, gure Ikastetxeko ikasleen bisita itzultzen dute, irailean Libourne bisitatu zutenak, bertatik oroitzapen eta esperientzia zoragarria ekarri zutelarik.