Azkorriko ikasleek hirugarren postua lortu dute “Zientziaren aldeko erronka” lehiaketan

Bizkaiko bederatzi talde finalistetatik hiru Azkorrikoak dira.

Gazteen artean bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzeko asmoz, SENER FUNDAZIOAK “Zientziaren aldeko erronka” izeneko lehiaketa antolatu du.

Proiektu honen bidez, ingeniaritza- eta teknologia-arloa hurbiltzen zaie gazte eta nerabeei beren ikastetxeetan. SENER-eko profesionalek egunero dituzten erronken antzekoak konponduz antolatzen da, eta ingeniaritzak, zientziak eta teknologiak pertsonen bizitza nola hobetu dezaketen erakusten du. 

“Zientziaren aldeko erronka”-ri esker, urtero 800 gaztek baino gehiagok hurbiletik ezagutzen dute ingeniaritza-arloa eta haien lana etorkizunenan zein izan daitekeen, karrera tekniko bat ikastea erabakiz gero.

Ikasleek SENER-rek proposatzen dituen erronketako bat konpondu ahal izateko proiektu bat aurkeztu behar dute. Bizkaiko ikastetxeen artean aurkeztutako proiektu guztietatik 9 talde baino ez dira joan finalera eta aurten horietako 3 Azkorrikoak izan dira, zehatz-mehatz DBHko 4. mailakoak.

Proiektu finalistek honako erronka hauek izan dituzte: 

       * Nola harrapatu eta desorbitatu Espazio-zabor aleak.

       * Nola egin Ilargiaren azalean gaua iraun dezakeen rover bat.

       * Nola optimizatu mugikortasunari lotuta hiri batean sortzen diren datuen kudeaketa.

Finala, lanak defendatuz, martxoaren 16an burutu zen, eta Naia Gómez, Sara Uriarte, Aitana Marroquín eta Aitor Alonso ikasleek osatutako taldeak hirugarren postua lortu zuen, Ilargi-rover baterako berogailu-sistema bat asmatu zutelako. Sistema hori egunez eguzki-energia hartzean, biltegiratzean eta gauez pixkanaka askatzean datza, gure sateliteak dituen tenperatura baxu-baxuak arintzeko.

“Zientziaren aldeko erronka”-k Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren barneko Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) laguntza du.

Gainera, proiektuak STEAM Euskadi zigilua du, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan ematen dituen STEAM Euskadi Sarietan ekimen finalista gisa.

Zorionak parte-hartzaile guztiei eta mila esker Rocío eta Rubén irakasleei beren partaidetza kementsuagatik, zuzendaritza eta bultzadagatik.

 

Itzulpena: Isa Guezuraga

Noticias relacionadas

¡Suscríbete y conócenos!
– Matrículas –
El periodo oficial de matrículas lo marca Gobierno Vasco, la matriculación de infantil, primaria y secundaria suele ser en enero. Y la de Bachillerato a partir del mes de abril.
 
– Ven a conocernos –
En el colegio Azkorri recibimos a lo largo de todo el curso, individualmente y sin compromiso, a las familias que tienen interés en conocer nuestro centro. Las visitas tienen una duración aproximada de una hora.Podéis concertar una cita rellenando el siguiente formulario o llamando al teléfono 944911829.